Sagarduik azaldutakoaren arabera, txertoa hartu zuten ZIU gaixoak dosia jaso aurretik kutsatu ziren edo ez dute immunitaterik sortu. Hala ere, aitortu du azken egora hori –txertoa hartuta ere immunitaterik ez sortzea– "oso gutxitan" gertatzen dela.
Hala, hainbat arrazoi azaldu ditu Sagarduik:"ZIUetan dauden txertatutako gaixoen kasuan, kontuan izan behar da guztion osasun egoera ez dela berbera, txertoa hartu aurreko egunetan kutsatuak izatea ere posible da. Eta gogoratu behar dugu txertatuta egoteak ez duela %100ean babesten kutsatzerako orduan, baina indartu egiten du gure gorputzaren erantzuna gaitzaren aurka".