Jakinarazi dutenez, hiru lurraldeetan egin du gora bilketak, baina Gipuzkoan nabaritu da gehien, % 34,7 gehiago bildu dute –2.467 milioiko bilketa–. Bizkaian, 4.947,6 milioi euro bildu dituzte, 2020an baino 862,4 milioi gehiago, eta hala % 21,1 egin du gora bilketak. Araban, %20,5 igo da, 1.106 milioi euroko sarrerak izan ditu.
Koronabirusaren pandemiak ekonomian izandako eraginaren ondorioz, zerga-bilketaren bidez bildutakoak behera egin zuen. 2019ko uztailera arte, 8.529,6 milioi jaso zituzten ogasunek, aurten baino 9 milioi gehiago.