Portugalgo Itzuliaren 82. edizioko bosgarren etapa hasi aurretik, gaur, lehiatzeari uzteko erabakia hartu du Euskaltel-Euskadi taldeak, talde barruko kontrol probatan izandako bi koronabirus kasu positiboak medio. Hala komunikatu dute sare sozialetan zabaldutako mezuan, eta azaldu dute "arduraz" jokatze aldera egin diotela uko itzuliari.
Gauzak horrela, etxerako bidea hartu dute denek; baita Julen Irizar taldekide bergararrak ere.
Zehaztu dute datozen egunetan, osasun probak egingo dituztela taldeko kideek, kasu positiboen jarraipena egiteko.