Foru Aldundiak ohiko artapen eta gainbegiratze lanak egiten ditu GI-2620 errepideko instalazioetan. Tunel barruan daude instalazio horietako batzuk eta hori dela eta, artapen-lanak egin ahal izateko beharrezkoa du zirkulazioa zentzu batean moztea.
Hala, martitzen eta eguaztenean, abuztuaren 10ean eta 11an, Aramaioko zentzuan itxiko da errepidea, 08:30etatik 13:00etara eta 15:00etatik 21:00etara.
Abuztuaren 12an eta 13an berriz, Arrasateko zentzuan egingo dira mozketak ordu tarte berdinetan, hau da, 08:30etatik 13:00etara eta 15:00etatik 21:00etara. Mozketa hauek Mugarrietako biribilgunearen eta Markuleteko biribilgunearen artean egingo dira.
Ordezko bide gisa, GI-2620 errepidearen zeharbide zaharra erabiltzea gomendatzen da, Mugarrietako eta Markuleteko biribilguneen artean.