Debagoieneko ezkutuko altxorrak ezagutzeko aukera anitz izango dira asteburu honetan Arrasate, Oñati eta Leintz Gatzagan. Hasteko, abuztuak 7an, zapatua, Oñatiko San Migel errota bisitatzeko aukera izango da, 12:00etan hasita. Bertan, Oñatiko kondeena zen XV.mendeko errota martxan jarriko da, bertatik irina nola lortzen zen ezagutarazteko informazio eskainiko delarik. Gainera, errotek Oñatiko historian izandako garrantzia ere azalduko da.
Igandean berriz, hau da, abuztuak 8an, egitasmo izango dira eskainiko direnak. Lehena, Arrasaten izango da, 10:00etan, Udala auzotik hasita Besaideraino iristen den oinezko ibilbidea egingo delarik; Besaideko kanpaia izango du helmuga egitasmoak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa elkartzen diren puntua, hain zuzen ere.
Bestalde, 12:00etan, Leintz Gatzagako gatz museoan bisita gidatua egiteko aukera izango da, bertako gatz ekoizpenaren inguruko historia ezagutzeko helburuarekin.
Aurrez, plaza eskatu
Bisita gidatuak burutzeko asmoa izanez gero, derrigorrezkoa izango da aurrez plaza eskatzea 943 79 64 63 edo 943 71 89 11 zenbakira deituz edota infoturismo@debagoiena.eus epostara mezu bat bidaliz.