Bide Segurtasunari buruzko Legeak eta Zirkulazio Araudi Orokorrak jasotzen dutenez, agintaritzak edo agintaritzaren agenteek prebentziozko alkoholemia-kontrol bat egitea eskatzen badiote gidari bati, gidari horrek nahitaez bete beharko du kontrola. Uko egiten badio, bide-segurtasunaren aurkako delitua egotzi ahal izango zaio.
Sonia Diaz de Corcuera Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariak adierazi du prebentziozko kontrol horien helburua dela gidatzean eragina duten substantziak hartu dituzten pertsonek euskal bide-saretik ez zirkulatzea eta istripurik ez eragitea. "Gidatzeak gure arreta osoa eskatzen duen jarduera da. Hartara, errepideak erabiltzen ditugun guztion erantzukizuna da arauak errespetatzea eta zuhurtziaz gidatzea", esan du.