Joan zen astean aurkeztu zuten Alegria-Activity enpresaren instalazioetan Smart confort platform 4.0 proiektua. Proiektu horren ondorioz, material berritzaileak eta ekipamendu adimenduna eskaintzen dituzten bi furgoneta-modelo sortu dituzte: Maite, Sprinter modeloaren bilakaera kanperizatua; eta, Aiala, Gasteizko Mercedesen lantegian ekoizten den V Klasean oinarritutakoa.
Ekideren ingeniaritza taldea
Ekidek Campering sektorera bideratutako ingeniaritza taldearen bitartez izan du proiektu horretan lan egiteko aukera; furgoneta horien sabaiak garatzeko arduradunak izan dira, diseinu kontzeptual, ingeniaritza, prototipatze eta amaierako industrializazioa bere gain hartuz.
Ekidek, Campering sektorera bideratutako sailari esker, sabai jasogarrien diseinu eta ekoizpeneko zerbitzu integrala eskaintzen du, autokarabana ekoizle eta Europako ospe handiko kanperizatzaileei zuzenduta.
Proiektuak lurraldean duen garrantxia
Aurkezpen ekitaldian izan ziren gainontzeko enpresa eragileekin batera, Ekideko arduradunak, Arantxa Tapia Ekonomia Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburua, eta Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun Nagusia. Mota horretako proiektuek gure lurraldean duten garrantzia azpimarratu zuten.