Alberto Alonso: "Genero indarkeriaren legea dirulaguntzak lortzeko atea dela ziurtatzea oso larria da"

Imanol Beloki Unamuno 2021ko uzt. 28a, 13:30

Albero Alonso, Bergarako talde sozialistako bozeramailea.

Alberto Alonso, Bergarako talde sozialistako bozeramaileak, Gijongo eraso sexistagatik akusatutakoen abokatua den German Inclanek egindako adierazpenak gaitzetsi ditu.

Alberto Alonsok adierazi du, German Inclane, Gijongo eraso sexista egin zutenen abokatuak, egindako elkarrizketa batean honakoa adierazi zuela: "Ziur aski jakingo duzu Espainiako legediak hainbat laguntza, dirulaguntza eta abar jasotzen dituela, hain zuzen ere genero-indarkeriaren biktimei laguntzeko". Horren harira, "genero indarkeriaren legea diru-laguntzak lortzeko atea dela ziurtatzea oso larria da", azpimarratu du Alonsok.

Babesa hedabide eta politikariei

Era berean, Alonsok babesa eman die Asturiasko presidenteari eta Gijongo alkateari, abokatuak "intelektual behartsutzat" jo baititu, eta kazetarien lana ere babestu du, German Inclanek zentsuratu baititu hedabideen lana. Abokatuak Espainiako legioaren maskara bat zeraman, eta Alonsok adierazi du deklarazioaren zati bat Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea kritikatzen ere aritu zela, Bilduren "terroristen" alde egiteagatik, Moncloaren aurrean jartzeko.

"Nik sinisten dizuet" esanaz

Bestalde, elkartasuna adierazi nahi izan die berriro, talde bortxaketa salatu zuten Bergarako gazteari eta harekin zegoen lagunari, eta "nik, bai, sinesten dizuet" esan die, gazteen abokatua ustezko biktimen testigantza zikindu nahian egiten ari den adierazpenek "lotsa" ematen diotela aitortu ostean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak