Bizikleta martxan eta kanpaldian parte hartzeko deia egin dute AHT gelditu! Nafarroa plataformako kideek, honakoa esanaz: "Historiako krisi ekologiko eta ekonomiko handienaren erdian, AHT Euskal Herriaren etorkizunerako azpiegitura estrategikoa eta funtsezkoa dela sinetsarazi nahi digute, eta ezin diegu utzi inbertsio publiko gehiago xahutzen hondorik gabeko putzu honetan, iristen ari den kolapsoa are gehiago bizkortuko baitu".
AHTa gelditzeko asmoz, eguaztenean, 09:30ean, Iruñeko Diputazioaren aurrean batzeko deia egin dute, partehartzaileen etorrera eta materialen prestaketa egiteko. Martxa abiatu, eta, egubakoitzean, 18:30ean, Atxondora iristea aurreikusten dute, bertan akanpada egiteko. Hori horrela, egubakoitzean bertan, Debagoienetik pasako da martxa, honako lekuetatik eta ordutegian:
Egubakoitzean bailaratik
Etura-Kanpazar-Atxondo etapa:
09:30. Irteera Eturatik.
11:30. Leintz-Gatzaga. Hamaiketakoa.
12:15. Eskoriatza.
12:30. Aretxabaleta
12:45. Arrasate.
14:30. Kanpazar gaina. Bazkaria.
17:30. Kanpazarren Txirrindula martxarekin bat egiteko deialdia.
17:45. Elorrio.
18:30. Atxondo. Akanpadara iritsi gara! Bizikleta Martxari ongi-etorria. Monolitoaren inaugurazioa.
Parte hartu nahi duenak izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko, 675 61 36 51 telefono zenbakira deitu beharko du.