Edozein tokitan, modu digitalean eta euskaraz irakurtzeko aukera

Uxue Igarza Loiola 2021ko abu. 2a, 10:00

EAEko Irakurketa Publikoko Sarearen liburutegiek online zerbitzua eskaintzen dute, eduki digitalen irakurketa errazteko: eLiburutegia. Gainera, liburuez gain, filmak edota ikus-entzunezkoak ere badaude, eta edozeinek eskura ditzake, udal liburutegietan izena emanez gero.

Internet bidez eduki digitalen irakurketa errazten duen plataforma da eLiburutegia; hau da, ordenagailu, tableta, mugikor edo bestelako gailu elektronikoen bitartez irakur daitezke liburuak. Horrez gain, ohiko liburutegietan bezala, filmak eta ikus-entzunezko edukiak ere eskuragarri daude. Sustatzaileen arabera, azken nobedadeak nahiz literaturako klasikoak eskuratzeko aukera dago.

Nolanahi ere, litekeena da norberak nahi duen hori ez aurkitzea, eta horretarako, erosketa-proposamenak egiteko aukera zabalik dago. "Erosketa-proposamenak aurkezteko aukera dago eta eduki digitalean daudela egiaztatu ondoren, eLiburutegian sartuko dira. Gainera, posta elektronikoaren helbidea bidaliz gero, proposatutakoa eskuragarri dagoenean abisatuko dugu", diote plataformako kideek.

Nola sartu plataformara?

Irakurketa Sare Publikoko bazkidea izatea da eLiburutegira sartzeko baldintza. Bazkide zenbakia eta pasahitza sartu behar dira webgunean, eta pasahitza ahaztuz gero edo oraindik erabiltzailerik ez baduzu, udal liburutegira jo beharko da; bertan ematen dituzte plataformara sartzeko beharrezko datuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak