Osasun sailetik aditzera eman dutenez, atzo 11.888 froga diagnostiko egin zituzten EAEn, eta haietatik, 1.638 izan ziren positiboak (% 13,8). Nafarroan 2.944 proba egin zituzten, eta 441 positibo zenbatu (%15).
Lurraldeen arabera Bizkaian erregistratu dituzte kasu berri gehien, 941, zehazki. Gipuzkoan 451 kutsatu izan dira, Araban 204 eta beste erkidego edo toki batzuetako 42 kasu.
Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 61 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVID-19a duten 52 pertsona ZIUn daude –atzo baino bi gehiago–.