Mallorcatik, Saloutik, Coniletik edo Benidormetik datozen gazteei PCR proba egiteko eskatu die Osasun Sailak

Hasier Larrea 2021ko uzt. 19a, 18:22

16 eta 20 urte arteko pertsonei egin die eskaera, bidaia egitetik itzultzean norbere herriko osasun-zentrora deitzeko. Hitzordua eskatzeko osasun-aholkura ere deitu dezakete (900 20 30 50).

Osasun Sailaren arabera, "biztanleria-baheketa hori aktibo mantentzearen helburua kasuak eta haien kontaktuak gertutik jarraitzea da, transmisioa lehenbailehen geldiarazteko". Era berean, Osasun Sailak proba egitera doazen pertsonei eskatzen die zuhurtziaz jokatzeko interakzio sozialetan datozen egunetan, eta Zaintza eta Arreta Sareko profesionalek emandako jarraibideak betetzeko.

Herritar guztiei gogorarazi die COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak badituzte, hala nola sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasa hartzeko zailtasunak edo usaimena galtzea, beren etxeetan isolatu eta beren osasun-zentrora deitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak