30 urteko arrasatear bat desagertuta dago zapatutik

Hasier Larrea 2021ko uzt. 19a, 09:45
Duela bi urteko argazkia.

Asier Casas Soto hilaren 17an, zapatuan, ikusi zuten azken aldiz bere familiakoek: "Eskoriatzako etxetik irten zen txakurrarekin goizeko 9:00etan, eta itzultzen ez zenez, Ertzaintzari deitu genion arratsaldean. Domekan salaketa jarri genuen", adierazi dio bere aitak GOIENAri.

"Indartsua eta bizarduna" da Asier Casas, eta desagertu zen egunean txandal urdin iluna eta kamiseta beltza zeraman soinean. Lau hilabeteko staffy arrazako txakur beltz batekin ikusi zuten azkenengoz; belarrian orban beltz bat dauka txakurrak. Senitartekoek nabarmendu dute "arraroa" dela inork ikusi ez izana.

Izatez arrasatearra da eta Eskoriatzan bizi da duela 7 urtetatik. Familiak bere bilaketa errazteko laguntza oro eskertu du. Norbaitek ikusiko balu, deitu 615 78 44 16 edo 661 63 77 38 telefonora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak