Arantzazuko Igoeraren 51. edizioa Donosti Berri taldeko Iñaki Errazkinek irabazi du, eta ez du helmugan aparteko larritasunik pasa, 27 segundotako aldearekin iritsi da eta helmugara. Beste kontu bat izan da bigarren postuagatik egon den borroka. Ez da lehenengo aldia Ulmako ziklista bat azken urteotan saltsa horretan sartzen dena, eta oraingoan Aimar Madina ibili da bikain. Oñatiarrak Beñat Fernandezekin sekulako lehia izan du azken metroetan –argazkian– eta esprint estuan txantxikuarra gailendu da –mendiko saria ere harendako izan da–. Eta, nabarmentzekoa hamar onenen artean Ulmako beste ziklista bat izan dela, tarteko helmugak ere irabazi dituen Aimar Erostarbe seigarren izan da-eta.
Ulmako Aimar Madina –bigarren– eta Beñat Fernandez –hirugarren– esprintean. I.S.