Egubakoitzean luzera saltoan egin ezin izan zuena lortu du Carrascalek jauzi hirukoitzean gaur. Atzoko ahaleginetik ondo errekuperatu da, eta gaur jardunaldi ona egin ahal izan du arrasatearrak, eta biharko finalera sailkatu da. Hala, kanporaketa fasean batu diren atleta guztien artean Arrasatekoak seigarren marka onena egin du (15,97) eta Europako hamabi jauzilari onenen arteko borrokan izango da bihar. Eguneko marka onena Dallavalle italiarrak egin du (16,47). Hemen jarraitu daiteke txapelketa osoa.