Goizean jokatu duten txapelketan Burdinola, Gasteizko Sumendi eta Segoviako Cochinillos voladores taldeak izan dira zein baino zein gehiago, eta etxekoek ondo irabazi dituzte jokatutako bi partiduak. Sumendikoek partidu bakarra irabazita bigarren postua eskuratu dute, eta Segoviako taldea izan da hirugarrena. Gero, arratsaldean, hirunako torneoa antolatu dute, eta bi kategoria antolatuta denetariko emaitzak izan dira.