Debagoienean gertatu diren azken eraso matxistak salatzeko elkarretaratzea deitu du Itaiak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2021ko uzt. 8a, 19:21

Itaia taldeak indarkeria matxista salatzeko Bergaran egindako elkarretaratze baten.

Itaia talde feministak elkarretaratzea deitu du biharko, uztailak 9, Arrasateko Herriko plazan (19:00). "Azken hilabete honetan gutxienez lau emakume izan dira erasotuak Deba bailaran; erasoen aurrean gure gaitzespena erakutsi eta erasoa jasan duten emakumeei gure babes osoa adierazi nahi diegu", adierazi dute ohar bidez.

Itaia taldeak salatu duenez, lau eraso horietako azkena ekainaren 23an gertatu zen Arrasaten. "Gizon batek bi emakume erasotu zituen. Zentzu horretan, eguneroko bizitzan ematen diren erasoak zein horiek burutzen dituzten figurak seinalatzea ezinbestekoa dela ulertzen dugu. izan ere, sistema kapitalistak bere erreprodukziorako beharrezkoa den indarkeria matxista erabiltzen du gure subjektibitate zapaldua mantenduz eta bere botere posizioa sendotzeko", diote, besteak beste.

Esandako moduan, elkarretaratzea uztailaren 9an izango da Arrasateko Herriko plazan, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak