Laugarren eguna

Biharko jaira begira proiektuak amaitzen ibili dira gaur

Xabier Urtzelai 2021ko uzt. 8a, 15:08

Komunikazio Campusaren laugarren eguna lanak amaitzeko eguna izan da. Astelehenean foto-kaztearitzaren bueltan etxerako lanen bat izan zuten, Ainhoa Vitoriak podcasta egiteko pistak eman zizkien eta Aiora Mujikak youtubera igotzeko eduki bat sortzera animatu zituen. Bada, gazteak buru-belarri ibili dira gidoian idatzita zeukaten hori burutzen: irratian grabatzen, audio eta irudiak editatzen, ilustrazioak egiten...

Bihar, egubakoitza, amaituko dute Komunikazio Campusaren lehenengo edizioa, eta gazteek Goiena Komunikazio Taldearen egoitza bisitatzen hasiko dute eguna. Ondoren Aretxabaletako Huheziren campusera itzuliko dira, lanei azken ikutua eman eta bakoitzak astean egindakoa erakutsi beharko du. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak