EAJren Gipuzkoako zerrendan hamabigarren postua bete zuen Bergarako alkate ohi Elena Letek, eta Aldasorok uko egitean, bergararrak beteko du haren hutsunea. EAJren legebiltzarreko taldean beste bi debagoiendar ere badaude: Luis Javier Telleria antzuolarra eta Aitor Urrutia eskoriatzarra.
2016ko urtarriletik 2019ko maiatzera Bergarako alkate izan zen Lete. Egungo agintaldian EAJren udal taldeko buru izan da baina martxoan dimititu egin zuen arrazoi pertsonalak argudiatuta.