Murchanten izandako erailketa matxista salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte

Irene Jauregi Velasco 2021ko uzt. 8a, 10:57

Debagoieneko hainbat herritan gaitzetsiko dituzte atzo Murchanten izandako hilketa matxista, eta horretarako elkarretaratzeak deitu dituzte, besteak beste, Arrasaten, Bergaran, Oñatin eta Aretxabaletan.

Atzo, uztailak 7, hilketa matxista bat izan zen Murchanten (Nafarroa); gizon batek labankada bat eman zion 43 urteko emakume bati eta hil egin zuen. Gizonak autoarekin jo zuen emakumearena –koinata hain zuzen ere–, hau desbideratu eta bidetik ateraraziz. Gizona autotik atera eta laban batekin joan zitzaion emakumeari. Biktima, bere seme-alabekin zihoan autoan –5 eta 9 urte– eta haien aurrean hil zuen. Ustezko hiltzailearen bila ari dira oraindik.

Elkarretaratzeak deituak

Debagoieneko hainbat herrik elkarretaratzeak deitu dituzte hilketa gaitzesteko. Besteak beste:

  • Bergarako Martxanterak talde feministak deitua –Udalak bat egin du horrekin– Bergarako San Martin plazan izango da, gaur, 19:00etan. 
  • Bestalde, Aretxabaletako Udalak deituta, gaur, 19:00etan egingo dute Herriko Plazan.
  • Arrasaten aldiz, Arrasateko bilgune feministak eta Pottogorriak deitu dute, eta bihar, egubakoitza, 20:00etan izango da Herriko Plazan. 
  • Oñatin, egubakoitzerako, uztailak 9, deitu dute elkarretaratzea. Foruen plazan izango da, 19:00etan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak