Lurraldeko turismo eskaintza webgune batean bildu du Aldundiak, eta horrez gain, sektoreko enpresen arteko harremana estutzeko HUB edo espazio berria ere ireki du Donostian: "HUBa Gipuzkoako Turismoaren Bulegoa berrorientatzeko eta eboluzionatzeko prozesu baten emaitza da. Bulegoaren jardueraren ardatz nagusia ez da jada informazio turistikoa, baizik eta sektorearen barruan konexioa eta sarea sortzeko jada hasita dauden beste lan-alderdi batzuei heltzea, horiek indartuz eta zabalduz".
Eskualdeetako turismo eragileekin, turismoaren balio katea osatzen duten azpisektoreekin eta beste hainbat erakunderekin batera sortu da ekimena. "Proiektuaren lehentasuna turismoa industria eta sektore ekonomiko gisa egituratzen laguntzea da, eta horretarako funtsezkoa da lankidetzan aritzea eta ezagutza partekatzea: berritzeko, eskalako ekonomiak garatzeko, negozio-eredu berriak sortzeko, jasangarriagoak izateko, digitalizazio-prozesuari aurre egiteko…", azaldu dute.