Irrati konbentzionalen eta Gaztea moduko irrati baten artean dagoen aldea, dauden podcast mota ezberdinak, elkarrizketa bat zelan egin, gidoi batek duen garrantzia, zelan editatzen den Audacity moduko programa batekin... Askorako eman du goizak Ainhoa Vitoriaren eskutik. Gazteek hainbat saio praktiko egin behar izan dituzte, euren ahotsak ere grabatu dituzte eta eguenean tarte bat izango dute irratigintzan gehiago sakontzeko, gaur ez du-eta eman goizak dena egiteko!