Ez da lehenengo aldia EIBk Mondragon Taldeko kooperatibak finantzatzen dituena, baina bai Fagor Arrasate laguntzen duena. EIBk kooperatibaren I+G+b estrategia finantzatuko du, ingurumena errespetatzen duten automobilgintzako, altzairuaren eta aluminioaren balio-katerako eta etxetresna elektrikoetarako makinak diseina ditzan.
Inbertsio Bankuaren arabera, lehiakortasuna handituko du bailarako enpresak: "Fagor Arrasatek ibilgailu arinagoak eta ingurumena errespetatzen dutenak ekoizteko makinak garatu ahal izango ditu, baita ibilgailu elektrikoentzako osagaiak ere". Era berean, Iñaki Martinez Fagor Arrasateko Kontseilu Errektoreko presidentearen ustez, EIBko funtsek etorkizunerako proiektuak abiatzen lagunduko dute eta "erreferentzialtasuna" emango diete bezeroen aurrean.