Eusko Jaurlaritzak berriro jarri du abian programa, eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak aukera eskainiko du, modalitate horretan, Mekatronika Industrialeko Goi Mailako Heziketa Zikloa Arrasaten ikasteko. Eskaintza partzialeko programa doakoa izango da eta ikastarorako finkatutako ordutegiari esker, lanean ari diren profesionalek ikasketak eta lana bateratu ahal izango dituzte.
Hiru urteko ikasketa-aldia da eskainiko dena eta astelehenetik ostegunera, 16:30etatik 20:30etara jasoko dituzte ikasleek eskolak; urtebeteko praktikaldia ere izango dute. Hala ere, praktika hauek, laneko esperientziaren bidez baliozkotu ahal izango dira.
Ikastaro honen bitartez, zikloan parte hartuko duten ikasleek aurretik lan eginiko enpresan lanpostu berri bat lortzea edo funtsezko titulazioa eskuratu eta lanbidez aldatzeko aukera izatea espero da.
Argibide gehiagorako
Ikastaroari buruzko informazio gehiago eskuratu nahi izan ezkero:
- Tel: +34 664 29 87 04 / +34 664 29 86 83
- Eposta: onarpena.lhm@mondragon.edu