Oñati eta Aretxabaleta arteko mugan dagoen Urrexolagarai baserriak goizean hartu du su, eta suhiltzaileak iritsi ordurako, teilatua jausita zegoela adierazi dute. "Gure lana, batez ere, sua ez zabaltzea izan da, baina ezin izan dugu baserria salbatu". Orain, balorazioa egiten daude zenbait suhiltzaile.

