Emankorra izan da Komunikazio Campuseko lehenengo eguna. Gazteak saioan parte hartzeko gogoz etorri dira, eta elkar ezagutzeko jolas batekin hasi dute goiza.
Gero, ikono argazki bilakatu diren erretratu esanguratsu batzuk aukeratu dituzte, eta horren gainean ibili dira berbetan. Hala, argazki bakoitzaren atzean dagoen istorioa sakonago ezagutzeko tartea izango dute egubakoitzera bitartean.
Ondoren, fotokazetaritzaren eta argazkilaritzaren gaineko azalpen batzuk jaso eta gero, bat-batean, unibertsitatea komunikabide bateko erredakzio bilakatu da, eta gazteak fotokazetari lanetan jarri dituzte. Hor gozatu dute gehien. Pandemia ostean kaleko merkatu txikiak bueltan dira, gaia ilustratzeko erretratu bila joan dira kalera, eta herritarrei eta postuetako saltzaileei egin dizkiete erretratuak: lotsak alde batera utzita, kamerekin praktikak eginez, saltzaileei baimena eskatuz, egiten ari ziren hori azalduz... Gustura ibili dira.
Eta, amaitzeko, erredakziora bueltatu dira eta egindako argazkiak denen artean errepasatu dituzte.