Burujabetzaren aldeko aldarria egin dute herritarrek Bilbon

Maider Arregi 2021ko uzt. 3a, 20:58

Hamaika Gara erreferendumaren alde lelopean milaka herritar batu ditu Gure Eskuk Bilboko Areatzan. Antolatzaileen arabera, lau mila herritar inguruk ozen aldarrikatu dute erabakitzeko eskubidea.

"Subiranotasun osoa garatzeko eskubidea dugu, gure bizitzetan eta komunitatean eragiten duten auzi guztiei buruz erabaki ahal izateko. Herri gisa aurrera egiteko bide bakarra da erabakitzeko eskubidea", aldarrikatu du Gure Eskuren bozeramaile, Josu Etxaburuk. Burujabetzarako bidean hurrengo urratsak zeintzuk izan behar diren adosteko herri eztabaida bat sustatuko dugu", gaineratu du.

Estatus politiko berriak erabakitzeko eskubidea izan behar duela ardatz ere nabarmendu dute. "10 herritarretik zazpik gure etorkizuna erabaki nahi dugu: badago hori baino adostasun zabalagorik? Ez dugu uste, eta gure marra gorria hori izango da: estatus politiko berriak erabakitzeko eskubidea izan behar du ardatz".

Etxaburuk azaldu du lurraldeen arteko gatazkak "jendeak hitz egin dezala utzita" soilik konpondu daitekeela, eta herriaren iritzia onartu eta errespetatu egin behar dela. Ekitaldi politikoaz gain, antolatzaileek tarte berezia egin diote euskal kulturari. Hala, Zetak taldeak, Dupla bikoteak, Olatz Salvadorrek eta Itziar Ituñok kontzertuak eskaini dituzte Bilboko itsasadarrean barrena ibili den itsasontzian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak