Egunez egin dituzte lapurretak, goizean bat eta besteak 15:30 eta 16:30ak bitartean. Bitxiak, erlojuak eta dirua lapurtu dituztela esan du Ertzainak, nahiz eta etxeko ateak bi bueltarekin itxita egon. Lapurrek Impressioning teknika erabili dute; hau da, aluminiozko pieza bat sarrailan sartuta, giltzaren kopia gisako bat egitea lortu dute. Ertzaintzaren arabera, teknika horrek ez du kalterik ezta aztarnarik uzten.