Euskara eta ketxua biziberritzeko topaketak antolatu dituzte Garabidek eta Boliviako hainbat erakundek

Mirari Altube Arrese 2021ko uzt. 2a, 13:06

Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak aditu Ikastaroaren agur ekitaldia. (Argazkia: Garabide)

Hizkuntzen biziberritzearen gakoak aztertzea helburu duen topaketa egingo dute uztailaren 6tik 8ra bitartean, Garabidek eta Boliviako bost erakundek antolatuta. Online izango da eta Zoom eta Facebook Live bidez jarraitzeko aukera izango dute interesatuek.

Bolivian bizi diren 37 komunitate linguistikok "lanean dihardu" beraien oraina eta etorkizuna ziurtatzeko, eta ildo horretatik, guarani eta ketxua komunitateekin hartu-emana izan du Garabide elkarteak azken hamar urteetan; batez ere, formakuntza kontuetan. Eta ahalegin horretatik sortu da "ekimen esanguratsu" hau. Euskal Herriko esperientzia aztertuko dute eta boliviar hizkuntza komunitateen jarduna "norabide egokian" jartzea da asmoa.

Hiru egunetan egingo dituzte lan saioak, uztailaren 6tik 8ra, 10:00etatik 12:00etara. Eta hamalau hizlarik hartuko dute parte: bederatzi boliviarrak dira –tartean gobernuko bi kide–, lau euskal herritarrak eta bat kolonbiarra (nasa). Euskal Herriko esperientziaren berri emango dutenak honako hauek izango dira: Jon Sarasua (MU eta  Garabide); Josune Zabala (Eusko Jaurlaritzaren HPS); Sagrario Aleman (Euskaltzaindia); eta Iñaki Martinez de Luna (Garabide).

Zoom eta Facebook Live bidez jarraitu ahal izango dira topaketak. Izena aurretik eman daiteke, hemen, baina izena eman gabe ere jarraitu ahal izango da Garabideren webgunetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak