Garaia, parke teknologikoen praktika onenen artean

Maialen Santos 2021ko uzt. 2a, 12:30

Parke Teknologikoen Elkartearen praktika onenen sarian parte hartu du Garaiak, eta laugarren sailkatu da.

Espainiako Parke Teknologikoen Elkarteak antolatutako praktika onenen sarian parte hartu du Garaiak, eta laugarren postua lortu. Saria elkartearenteknologia-transferentziako batzordean garatzen diren jardueren parte da, eta hamasei hautagai aurkeztu dira. Lehen mailako parke teknologikoak izan dira sari hauetan parte hartu dutenak eta horien artean izan da Garaia Parke Teknologikoaren Pertsonen berrikuntza hilabetea hautagaitza. Idurre Albizuk, Garaia Parke Teknologikoko Negozio Garapeneko eta Komunikazio arduradunak, aurkeztu du.

Sarien epaimahaia sei pertsonak osatu dute: APTEko batzorde exekutiboko bi kidek –Antonio Verde eta Pilar Gil–, teknologia-transferentziako batzorde delegatuko bi kidek –Artemis Rivero eta Eva Martin– eta Steering Committee-ko beste bi partaidek –Jose Luis Virumbrales eta Txaber Ouro–.

Tresnak zabaltzea helburu

Hautagai bakoitzak bere parkean 2019a geroztik garatutako proiektu edo praktika bat aurkeztu behar izan du, sei minutuan. Garaia Parke Teknologikoak Pertsonen berrikuntza hilabetea aurkeztu du, hiru urteko ibilbidea duen ekimena eta barne hausnarketa baten ondorioz sortu zena: "Proiektu hau ezagutza eta giza faktorea kudeatzeko tresnak zabaltzeko sortu zen, gai desberdinak jorratuz". Gaien arten daude, esaterako, talentua nola erakarri eta fidelizatu, lidergo inspiratzailea, adimen emozionala, enpresa osasungarria, absentismoa eta absentismoaren kudeaketa, gatazken tratamendua, profil teknikoetarako merkataritza-trebetasunak...

Proiektu horren sorreran dago, batetik, parkeko ekimen gehienak ekintzailetzaren, berrikuntzaren eta teknologiaren arloarekin lotuta egon direla, eta, bestetik, enpresetako giza baliabideen sailek gero eta zailtasun gehiago dituztela talentua kudeatzeko eta talentua erakartzeko. Horrez gain, enpresetan praktikan jartzeko "tresna eta elementu berrien beharra" ere gero eta nabarmenagoa dela adierazi du Garaiak.

Ebaluazio-irizpide batzuen barruan –aurkezpenaren argitasuna eta sintesia, praktikaren alderdi berritzaile eta berritzaileak, parkeko enpresen gaineko eragina, ingurunearen eta eskualdearen gaineko eragina, parkerako onurak, komunikabideetan duen eragina–, epaimahaiak Garaiari laugarren postua esleitu dio, eta lehen postua Euskadiko Parke Teknologikoen Sareari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak