Erreferendumaren aldeko mobilizazioa egingo da bihar, 'Hamaika Gara' ekimenak deituta

Uxue Igarza Loiola 2021ko uzt. 2a, 12:03

Argazkia: Hiruka.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko "herri gogoa"  adierazteko, Gure Eskuk eta Hamaika Gara ekimenaren gainerako eragile sustatzaileek Euskal Herri mailako mobilizazioa egingo dute bihar arratsaldean, Bilboko Areatzatik.

Hamaika Gara ekimenaren sustatzaileen esanetan, Europan zein Frantzia eta Espainiako Estatuetan, erreferendum bidez erabakitzea izango da "lurralde auziei konponbide demokratikoa emateko tresna". Hala, Euskal Herrian ere herritarren nahia zein den jakiteko mobilizazioa deitu dute biharko: "Bada garaia herritarrok ere adieraz dezagun zein den gure nahia: erabakitzeko eskubidea lege bilakatzeko aukera historikoa daukagu, eta ez gaude hori baino gutxiago onartzeko prest. Erabakitzeko eskubidearen aldeko herri gogoa adieraziko dugu bihar".

Ildo horri jarraiki, azaldu dute osasun, ekonomia edota bestelako krisiak hobeto kudeatzeko, "burujabetza" dela giltza; "Begi-bistakoa da krisia hobeto kudeatzeko eta krisitik nola irtengo garen erabakitzeko burujabetza behar dugula, erabakitzeko ahalmena behar dugula". Etorkizuneko erronkak jarri nahi dituzte jomugan.

Mobilizazioa 17:30ean hasiko bada ere, jende pilaketak saihesteko, 17:00etarako agertzeko eskatu zaie herritarrei, eta baita "burujabetzaren aldeko aldarriak eramateko" ere.

Kontzertuak, ibai gainean

Antolatzaileek aurreratu dutenez, Bilboko ibaian ibiliko den itsasontzi batean Zetak, Olatz Salvador, Dupla eta Itziar Ituño musikarien kontzertuak eskainiko dira: "Erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria lau haizetara zabaltzeko modu asko dago eta era original eta alai batean egingo dute"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak