Amezketan izan da finala, bertako bikotearen kontra. Debagoiendarrak oso indartsu hasi dira, eta 0-15 aurreratu dira markagailuan, neurketa erabakita utziz ia. Peloteoan nagusi izan dira; Balerdik dominatu egin du, eta Muruak tantoak ondo amaitu.
Azken txanpan, amezketarrek euren pilota atera eta zenbait tanto on egin dituzte, baina beranduegi zen ordurako eurentzat.