Sanjuanetako 'Itzulera ekitaldia', iruditan

Xabier Urtzelai 2021eko ekainaren 24a

Gaur, Sanjuan eguna, Monterrongo harmailak bete egin dira –aforo mugatuarekin– herriko zenbait kultura elkartek egin duten ikuskizunaz gozatzeko. Eguraldiak errespetatu egin du Itzulera ekitaldia, eta bertaratutakoek Arrasate Musikaleko bandak, Gariband taldeak, Arrasateko Gaiteroak, Lore Gazteak dantza taldeak, Txikitxu Arrostaitz dantza taldeak eta Erraldoi eta kilikien konpartsak prestatu dutena ikusi ahal izan dute. Goiena telebistak, gainera, zuzenean eskaini du saioa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak