Zibersegurtasunaren alorreko eskaintza indartuko du Mondragon Unibertsitateak

Uxue Igarza Loiola 2021ko eka. 24a, 10:49

ZIUR Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak eta Goi Eskola Politeknikoak hitzarmena sinatu dute formakuntza "berrituak" eta "indartuak" eskaintzeko. Besteak beste, eredu duala bultzatuko dute eta baita ikastaroak eta topaketak antolatu ere.

2017an hasi zen Mondragon Unibertsitatea Zibersegurtasuneko Masterra eskaintzen. Orain, baina, ZIURekin sinatutako hitzarmenari esker, eskaintza hori indartuko dela azaldu du Carlos Garcia Goi Eskola Politeknikoko zuzendariak: "Eskaintzen dugun Unibertsitate Master berrian zibersegurtasuna lantzen dugu (Datuen Analisia, Zibersegurtasuna eta Hodei-Konputazioa izeneko masterra, zehazki), eta profesionalei zuzendutako ikastaroetan ere gora egin dute gai honi lotutako ikastaroek. Hala, talentu gaztea zein profesionalak espezializatzea enpresen eta gizartearen erronkei aurre egitea izango dira orain helburuak".

Hitzarmenak jasotzen duenez, bi eragileek hainbat ekintza egingo dituzte elkarlanean: unibertsitatearen eta enpresaren arteko Formakuntza Duala bultzatzea; topaketak, konferentziak, master eta formakuntzak antolatzea; ordezkaritza eta lan foroetan, kongresuetan edo ferietan parte hartzea; edota bi aldeek bultzatu ditzaketen intereseko proiektuak identifikatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak