Jaiak berdinzaleagoak izateko gakoak eman ditu Margaret Bullen antropologoak

Uxue Igarza Loiola 2021ko eka. 23a, 14:00

Emakumeek eta gizonek herriko jaietan duten parte-hartzearen inguruko jardunbide egokien tailerra egin du Berdinsareak Bilbon. Besteak beste, azken urteetan egindako aurrerapausoak nabarmendu nahi izan dituzte.

Berdinsarea osatzen duten Eudelek eta Emakundek "beharrezkoa" ikusi dute, jairik ez dagoen honetan, orain arteko jai-eredua "egungo gizartera egokitzea". Horretarako, Margaret Bullen antropologo feministak tailer bat gidatu du gaur Bilbon.

Azken urteetan egindako urratsak nabarmendu ditu Bullenek (berdintasunerako toki-planak, udal-akordioak...) eta adibide zehatzagoak ere aurkeztu ditu; hala nola, Gasteizko, Gernikako edota Tolosako jai-ereduetan egindako eraldaketak.

Bestetik, Emakundek gai honen inguruan egindako azterlana ere aurkeztu da gaur: Emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko jaietan parte hartzeko estrategiak. Emakumen parte-hartzea sustatzeko, hainbat herritan garatu diren ideiak bildu dituzte bertan: erritu eta ekitaldi nagusietan rolak banatzeko gakoak, emakumeak sozializazio-espazioetara sartzeko tresnak edota jaietako erabaki- edo ardura-postuetan egoteko giltzak...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak