Ortu lehiaketa egingo dute irailean izango den Aretxabaletako Tomatearen Astearen harira

Txomin Madina Milikua 2021ko eka. 22a, 15:48

Irailaren 12an egingo duten tomatearen inguruko azoka bereziaren barruan emango dute dute orturik onenarendako saria: 150 euroko bonua orturako tresneria edo osagarriak erosteko. Aramaio izan ezik Debagoieneko gainerako edozein herritako ortuek parte hartu ahal dute.

Irailaren 6tik 12ra izango da aurten aurten Aretxabaletako Tomatearen Astea, eta azken egunean egingo duten tomatearen inguruko azoka berezian banatuko dute martxan jarritako ortu lehiaketaren irabazlea. Lehiaketara Debagoieneko edozein herritan dauden ortuak aurkeztu daitezke, Aramaiokoak kenduta. Abuztuaren 5ean amaituko da lehiaketan izena emateko epea.

Epaile lanak baratzeetan adituek eta Aretxabaletako Udalak izendatutako beste pertsona batzuek egingo dituzte, eta hainbat irizpide jarraituko dituzte irabazlea aukeratzeko.

Zer hartuko dute epaileek aintzat?

Lehiaketaren oinarrietan azaltzen denez, oso positiboki baloratuko dituzte simaurketa edo lurraren ongarriketa biologikoa izatea eta lurra eta ortua ondo landuta egotea. Hala, puntu gehiago lortuko dute laborantza tradizionalera gehien gerturatzen direnek, eta horrtarako aintzat hartuko dituzte ureztatzea, haziak eta landareen erabilera.

Oso positiboki baloratuko dute baita ere landatutakoen artean Aretxabaletako tomatea egotea, eta landareen aniztasunak eta kopuruak ere puntuagarriak izango dira.. Kontrara, ortuan pozoiak erabiltzeak puntuak kenduko ditu, baina ez landareendako edo osasuanerandako kaltegarriak ez diren produktuen kasuan. Ortuaren azalera ez da kontuan hartuko

Saria: 150 euroko erosketa bonua

Esan bezala, abuztuaren 5a baino lehen eman behar da izena ortu lehiaketan eta izen-ematea Arkupen bertan edo infoturismo@debagoiena.eus helbidean egin daiteke. Sari bakarra emango dute: 150 euroko bonua orturako tresneria eta osagarriak erosteko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak