Eskualdeko etxaldeetara bisitak egiteko aukera bultzatuko du Ereindajan-ek

Irene Jauregi Velasco 2021ko eka. 22a, 10:07

Elikabira sentsibilizazio kanpainak bultzatuko ditu ekainaren 27rako aurreikusita dauden bisitak. 10:00etatik 13:00ak bitarte izango dira bisitaldiak eskualdeko hainbat etxaldetan; besteak beste, Aramaio, Arrasate, Aretxabaleta edota Bergarako baserrietan.

Ereindajan egitasmoko kideek elikadura ereduan eragin, sentsibilizazio lanak egin eta kontsumo kolektiboan urratsak egiteko jardunaldi ibiltaria burutzea izan dute helburu proiektu honekin. 

Horiek horrela, eskualdeko kontsumitzaileen eta ekoizleen arteko harremana indartu, ekoizle ezberdinen ogibidea, produktuak eta etxaldea ezagutu eta ekoizpen ekologikoa, salmenta zuzena, ekoizpen proiektu txikiak eta eskualdeko txokoetara hurbildu eta ikasteko helburuarekin antolatu dituzte bisitak. 

Etxaldeetan bisitak

Ekoizleen azalpenak entzuteko aukera izateaz gain, fruitu bilketa eta dastaketarako aukera ere bermatuko da. Honako hauek izango dira ekimenean parte hartuko duten etxaldeak: 

  • Atxineta baserria (Aramaio). Frutagintza eta abeltzaintza -ahabiak, oreinak..-. Gazteleraz.
  • Errastiko ogia (Arrasate). Ogi ekoizlea. Euskaraz.
  • Mendibitzu baserria (Aretxabaleta). Abeltzaintza -ardiak, zaldiak, behiak...-. Euskaraz.
  • Ziarreta baserria (Bergara). Baratzea. Euskaraz.
  • Iturrieta baserria (Aramaio). Frutagintza, sagardoa. Euskaraz.

Izena emateko

Bisitetan parte hartu nahi izan ezkero, esteka honetan eman beharko dute izena interesatuek.

Bestalde, izen ematea ezeztatzeko edota zalantzak argitzeko honako helbide honetara mezu bat idatzi beharko da: jangelak@ereindajan.eus .

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak