Hain zuzen, bihar, eguaztena, 22:00etan hasiko da Maider Arregik gidatuko duen saioa, eta haren ondoan izango dira Eneritz Urrutia eta Jose Ramon Vitoria. Erreportajeak eta Arrasateko musikariak izango dira tarte batean protagonista, eta jarraian, 22:30ean izango dira ikusgai zuzenean suaren piztuera, errementari dantza eta Gora Arrasate eta San Juan ereserkiak.
San Juan egunean, 13:00etan, itzulera ekitaldia zuzenean eskainiko du Goienak, eta talde kulturalek izango dute tartea. Dena den, ezohiko jaietako ekitaldiak ekainaren 24ko, 25eko eta 26ko Hemen Debagoiena saioan ere izango dira ikusgai.