Hainbat domina irabazita itzuli dira Euskadiko txapelketatik Ariznoako gimnastak

Jone Olabarria 2021ko eka. 20a, 18:46
June Legorburuk bigarren postua eskuratu du sailkapen orokorrean.

June Legorburu antzuolarrak bigarren postua eskuratu du sailkapen orokorrean, Senior A mailan. Taldekakoan, Jubenil B mailako taldeak laugarren postua eskuratu du, eta Itziar Alberdik bigarrena, Kadete B mailan.

Txapelketa gutxiago izan ditu aurtengo denboraldiak eta hitzordu horietako bat izan da asteburuan jokatu den Euskadiko Amateur txapelketa. Zapatuko saioan, June Legorburuk lehen postua eskuratu zuen pilotarekin egindako ariketari esker, eta hirugarren sailkatu zen xingolarekin. Hala, sailkapen orokorrean bigarren postua eskuratu zuen antzuolarrak.

Jubenil mailako taldeko kideak, txapelketa ostean

Taldekako ariketan, laugarren postuan sailkatu zen Jubenil B mailako taldea, Miren Legorburu eta Naia Aranguren antzuolarrek, eta Lierni Azkarate eta Itziar Alberdi bergararrek osatzen duten taldea.

Denboraldi ezohikoan, lan txukuna

Bakarkako saioan aritu da domeka goizean ere Itziar Alberdi, kadete B mailan; bigarren postua eskuratu du uztailarekin, laugarrena mazoekin. Sailkapen orokorrean, hala, bigarren postua eskuratu du Alberdik. Era berean, lehenengoz lehiatu den Ainhoa Mediavillak ere 19. postuan bukatu du txapelketa, uztailarekin.

Izan duten "denboraldi arraroa" kontuan izanda,  lehiatzeko aukera izan dutela behintzat azpimarratu du Ainize Lizarralde entrenatzaileak: "Helburu batzuk finkatu eta horiek lortzeko lan egiteko aukera izan dugu behintzat".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak