Azken asteotako eraso matxistei erantzuteko elkarretaratzea egin dute Bergaran

Txomin Madina Milikua 2021ko eka. 19a, 20:11

Deba bailarako Itaiak deituta egin dute elkarretaratzea azken asteotan Arrasaten eta Bergaran egon diren eraso matxistei erantzuteko. Salatu dutenez, sistema kapitalistak indarkeria matxista erabiltzen du "emakume langilea subjektu zapaldu gisa mantendu eta bere boterea betikotzeko".

Maiatzaren bukaeran Arrasaten eta joan den astean Bergaran izan ziren eraso matxisten harira elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Bergaran Deba bailarako Itaia taldekoek deituta. "Hilabete bat baino gutxiagoan bi eraso egon dira gure bailaran. Eta ikusten dugu orokorrean, bai Euskal Herrian eta baita Estatuan ere, gero eta eraso gehiago daudela. Hori horrela, beharrezkoa ikusi dugu erantzutea", azaldu dute deitzaileek. Taldeak deitzen duen lehen elkarretaratzea izan da gaurkoa, eta gustura agertu dira izandako erantzunarekin.

"Indarkeria matxistak funtzio konkretu batzuk betetzen ditu sistema honetan: sistema kapitalistak indarkeria matxista baliatzen du emakume langileak subjektu zapaldu moduan mantendu eta bere boterea betikotzeko. Sistemak behar-beharrezkoa da du indarkeri matxista erreproduzitzea bere ordena mantentzeko", adierazi dute, eta horri aurre egiteko bidea zein den azpimarratu: "Antolakuntza komunistaren baitan emakume langileon interesak defendatuko dituen programa diseinatzea eta borroka prozesuak abiaraztea dagokigu. Baita gure emantzipazio erreala antolatzeko aktibo politiko bilakatzera bidean bitarteko materialak eta ideologikoak egikaritzea ere".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak