Leintz Eskola Kirolak bukatu 2020-2021 ikasturtea, eta egoeraren ondorioz Azken Jaia egiterik izan ez duten arren, ez du hutsik egin urteroko kirol material eta ekipamenduaren zozketak. Bideoan ikusi daiteke zeintzuk izan diren zortedunak eta argazkien bidez ikasturtearen laburpena ere egiten duten bertan. Ikastetxeetako koordinatzaileak datorren astean jakinaraziko diete irabazleen familiei noiz eta nola jaso sariak. Hurrengo ikasturteko eskaintzaren berri ere eman dute hemen.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.