Duela 8 urte sortu zuten proiektua da Artean eta aurtengo erakusketa laugarrena izan da proiektua sortu zutenetik. Ideia, Arrasateko eta bailarako emakume artistak elkar topatzeko espazioa sortzea zen. Aurten, aldaketa txiki bat jasan du erakusketak; artista bakoitzak bere artelana edo bere produkzio propioa ekarri beharrean, prozesu amankomun eta kolektiboari eman nahi izan diote garrantzia. "Elkar ezagutzak partekatzea, espazio bat izatea, espazio horretan elkar sortzea eta diziplinak gurutzatzean jarri dugu fokua" azaldu du Uriartek.