Eroskik 300 denda berri ireki gura ditu, "posizioa indartzeko"

Maialen Santos 2021ko eka. 18a, 15:02

Eguaztenean Barakaldon egin zuten ohiko batzar nagusian, zuzendaritzako kideek iragarri zuten 2.000 lagun inguru gehiago nahi dituztela kooperatibako bazkide datozen bost urteetan.

"Kooperatibara jende berria sartzea lehentasunezko helburu soziala da", esan zuten. Era berean, Eroskiren asmoa da denda gehiago irekitzea –300 inguru– eta sarea eraldatzen jarraitzea: "Iparraldean dugun posizioa indartzeko". Horretarako, 420 milioi euro inbertituko ditu 2021-2024 Plan Estrategikoan. "Gizartea eta kontsumitzailea bizkor aldatzen ari dira, eta haien neurriko erantzunak eman behar dizkiegu", zioten. COVID-19aren inpaktua ere izan zuten berbagai batzarrean: "Taldeak, 2020an, hamabi urte hauetako etekin operatiborik handiena izan du: 252 milioi euro, hain zuzen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak