Aretxabaletako Kurtzeberri mendian larri zebilen mendizale baten bila irten dira, gaur arratsaldean, hainbat lagun. Besteak beste, Ertzaintzaren zaintza eta erreskate unitateko kideak zein suhiltzaileak. Aldapa handiko eremu batean zegoen, eta helikopteroz joan dira bila.
Laster aurkitu dute. Onik zegoen eta jaisten lagundu diote.