Mondragon Hotela erosi dute Zumeltzegiko bazkideek

Uxue Igarza Loiola 2021ko eka. 15a, 12:38

Arrasaten kokatutako 46 logelako hotela udazkenean hasiko da zerbitzu berrituak prestatzen, baina jakinarazi dutenez, bitartean, orain arte bezala funtzionatuko du. Bestetik, negozioaren indargune handienetarikoa sukaldaritza izango dela aurreratu dute bazkideek.

Fernando Gorostidi Oñatiko Zumeltzegi hoteleko eta Donostiako Zumeltzegi jatetxeko zuzendariak ohar bidez jakinarazi du Zumeltzegiko bazkideekin eta Lasa familiarekin batera, Mondragon Hotela erosi dutela. Nahasmenak ekidite aldera, erantzun dute Lasa familiak ez duela loturarik Bergarako jatetxe ezagunarekin.

Gorostidiren hitzetan, egin duten inbertsioaren helburua Debagoienean duten "posizioa indartzea" da, "gaitasun handiagoko hotel batekin". Gainera, sukaldaritzari dagokionez "kalitatezko zerbitzua" eskaini nahi dute, hala, kategoria hiru izarretatik lau izarretara igotzeko. "Lankidetza-hitzarmen bat dugu Euskadiko erreferentziazko sukaldari batekin, eta udazkenetik aurrera zerbitzu hori eskaintzea espero dugu, Debagoiena osoan eta inguruetan erreferente izatera iristeko", gehitu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak