Kanpazar zeharkatzen duten kamioientzat kanona ezartzea nahi du Bizkaiko Aldundiak

Uxue Igarza Loiola 2021ko eka. 14a, 15:46

Imanol Pradales Azpiegitura diputatuak iragarri duenez, 2022ko udazkenetik aurrera, Bizkaiko bost errepidetan kanonak ordaindu beharko dituzte 3,5 tonatik gorako kamioiek. Bide horietako bat da N-636 errepidea.

N-636 errepidea (Kanpazar), A-8 Kantabriarako autobidea, N-240 errepidea (Arratia), N-637 (Txorierri) eta BI-625 (Bilbo-Urduña) dira Aldundiak izendatu dituen bideak. Esan duenez, bide horietatik egunean lau mila kamioi inguru igarotzen dira, eta kanona jarrita, trafikoa "gutxituko" litzake. Gainera, Pradales diputatuak gehitu du, modu horretan, istripuak % 10 murriztea ere aurreikusten dela eta baita CO2 isuriak gutxitzea ere.

Nolanahi ere, Europako Batzordea da Bizkaiko Foru Aldundiaren asmoa onartu behar duena, eta hala eginez gero, foru arau bat onartu beharko litzateke. Pradalesen arabera, 2022ko udazkenean abiatu ahalko da sistema.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak