Urrian Taiwanen egingo duten Munduko Txapelketarako txartela eskuratu du Nere Arregik

Xabier Urtzelai 2021ko eka. 14a, 12:07

Santanderren egin dute asteburuan Espainiako distantzia luzeko atletismo lasterketa, eta 2018an egin zuen moduan, oraingoan ere hitzordu hori baliatu du Nere Arregi arrasatearrak Munduko Txapelketarako txartela eskuratzeko. Goierri Garaia taldeko atletak 3.46.08ko denbora egin zuen 50 kilometrotako proban: "Hobeto egitea espero nuen, baina orain arteko lasterketa gogorrena izan da".

Nere Arregiren esanetan joan den zapatukoa orain arteko lasterketa gogorrena izan da. Bada, duela hiru urte Kroazian 100 kilometrotako lasterketa amaitu zuen atletaren esanak izanda, pentsa zelakoak pasa zituen Santanderren: "20. kilometrotik aurrera konturatu nintzen ezin nuela jan, eta ezta ura edan ere. Eta oraindik 30 kilometro nituen aurretik, pentsa. Gorputzak ez zidan ezer onartzen, eta deshidratatzeko beldur nintzenenez erritmoa asko jaistea erabaki nuen. Lasterketa bestela ere oso bizkor hasi genuen, eta nire erritmoa egokitzea erabaki nuen, eta erabazi ona izan zen".  

Bada, esperientziatik tira eginda eta inoiz baino gehiago sufrituta, arrasatearra bigarren iritsi zen helmugara, zilarra irabazita: "Helburua Munduko Txapelketara sailkatzea zen, eta lortu dut. Dena ondo bidean urrian Txinan izango gara, nahiz eta horretarako beste uda bat entrenatzen pasa beharko dugun", adierazi dio barrez GOIENAri. 

Lasterketako sailkapena, emakumezkoetan (50 kilometroko lasterketa)

  • Maria Mercedes Pila Viracocha 03:33:34
  • Nere Arregi Sagasta 03:46:08
  • Teresa Velasco Castillo  03:53:16 
  • Natacha Lopez Garcia 04:09:01 
  • Begoña Busto Gil 04:49:41

Axpe eta Ruiz de Azua

Bestalde, kluben arteko Ohorezko Mailako finala ere jokatu dute La Nucian (Valentzia). Pertika-jauzian, Maialen Axpek 4,30 metroko marka lortu du eta Malen Ruiz de Azuak, berriz, 4,25 metrokoa.

Gaztetxoen Gipuzkoako txapelketa

Horrez gain, gaztetxoen Gipuzkoako txapelketa jokatu dute asteburuan Anoetan, eta honako emaitzak lortu dituzte Arrasate Atletiko Taldeko atletek:

Luzera jauzian:
Garazi Aiastui 4,68 m.
 
Pisu jaurtiketan:
Ane Lasagabaster 7,38 m.
Amaiur Arana 7,43 m.
 
100 metroko proban:
Ane Del Fresno 13:20
Maia Etxebarria 13:43
Izaro García 14:19
Csaba Ekain Cot 13:02
Oihan Zulueta 12:06
 
600 metroko proban:
June Kortaza 1:51:03
Olatz Martínez 1:52:86
Iñaki Etxeberria 1:55:74
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak