Aldi baterako egonaldien udako kanpainan izena emateko epea zabaldu da

Irene Jauregi Velasco 2021ko eka. 14a, 12:38

Mendekotasun eta ezintasun egoeran dauden pertsonentzako aldi baterako egonaldien udako kanpainarako izen-ematea zabaldu da. 

Gipuzkoako Foru Aldundiak, urtero, mendekotasun eta ezintasun egoeran dauden pertsonentzat eskaintzen du programa egoitzetan, honen azken helburua zaintzaileei atseden ematea delarik.

Eskaera egitea nahi izatekotan, hauek izango dira bete behar izango diren baldintza orokorrak: 

  • Zerbitzuko erabiltzaileak egiaztatuta izan beharko du mendekotasun egoera, zerbitzu hori mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako eskaintzen baita (ez autonomoak diren pertsonentzat). Pertsonak aldi baterako egonaldirako gai dela adierazten duen RAI balorazioa izateak ez du automatikoki horretarako eskubiderik ematen.
  • RAI balorazioa eguneratuta egon behar da (orientazio bezala, bi urteko balio-aldia ematen zaio, betiere egoera aldatu ez bada). Ospitalizaziorik izan bada, RAI balorazio berri bat eskatu beharko da, pertsonaren arreta beharrak egungo egoerara egokitzeko.

COVID-19aren ondorioz

Egungo pandemiak eragindako egoera dela eta, aurten egonaldiek baldintza desberdinak izango dituzte. Aldi baterako egonaldien udako kanpaina uztailaren 1eko astetik irailaren 30eko astera bitartekoa izango da. Egonaldiak 15 egunekoak izango dira. Horiek horrela, eskaerak Udal gizarte zerbitzuetan egin beharko dira.

Hauek izango dira eskaerak egiteko epeak:

  • Abuztuko egonaldietarako: ekainaren 25a.
  • Iraileko egonaldietarako: uztailaren 9a.

Gizarte zerbitzuekin hitzordua hartzea nahi izatekotan, Bergararren Arretarako Zerbitzuan izango da posible hartea: Bergaratik deituz gero, 010 zenbakia erabiliz; Bergara kanpotik deituz gero, 943 77 91 00 zenbakira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak