EUDELek 12:00etan – edo beste udalerri bakoitzeko ohituraren araberako orduan– mobilizazioak egitera deitu ditu EAEko Udalak. "Emakumeenganako indarkeria (bikarioa, psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina", azaldu du.