Elektrizitatearen faktura berriari buruzko zalantzak argitzeko 'online' saioa

Irene Jauregi Velasco 2021ko eka. 14a, 11:05

Gipuzkoako Foru Aldundiak elektrizitatearen faktura berriaren inguruan informatzeko online tailerra antolatu du; ekainaren 23an, asteazkena, izango da, 18:00etan. Energia Argitu programaren baitan antolatu da saio hau eta Debagoieneko Mankomunitatearekin eta eskualdeko udalekin elkarlanean egingo da.

Ekainaren 1etik indarrean dauden elektrizitatearen faktura berriaren tarifei buruzko oinarrizko azalpenak ematea izango du helburu tailer honek. Gainera, tailerra herritarrei irekitako leihatila baten antzera aurkeztuko da, gaiari buruzko edozein zalantza galdetzeko eta hizlariak momentuan erantzuteko helburua bide. 

Izen-ematea, aurretik

Tailerrean parte hartu nahi duen edozein herritarrek, izena eman beharko du aurretik, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik saiorako sarbidea ematea. 

Internetera sarrera izatearekin nahikoa da, ez da programarik deskargatu behar saioa jarraitzeko. Saioa euskaraz izango bada ere, aldibereko interprete zerbitzua eskainiko da, horrela nahi izan ezkero gazteleraz azalpenak entzun eta galderak egiteko.

Tailerrean sortzen diren galdera edo zalantzak txat bidez luzatu ahal izango dira eta, ahal den neurrian, saioan bertan erantzungo dira. Denborarik emango ez balu, mezu elektroniko bidez erantzungo zaizkie galderak parte-hartzaileei.

Izenak emateko beraz, honako bide hauek erabili ahalko dira:

  • Posta elektronikoa bidaltzea argitu@gipuzkoa.eus helbidera.
  • Telefono zenbaki hauetara dei egitea: 943 16 41 72 / 605 75 76 87
  • Informazio osagarria: www.argitu.eus

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak